TURKIAN BARNA

Hau Esmirnako merkatuko argazkia da. Turkian azeituna asko jaten dute, pentsa gosarian hartzen dituztela normalean!!

Hemen Efeso herria Greziar-Erromatar garaiko herria. Oso handia zen eta oso egoera honean kontserbatu da. Lanean ari dira ahal duten guztia berreraikitzen, izan ere lurrikara asko egon ziren ta harri asko erori ziren.

Hurrengo egunean oso leku bitxian egon ginen. Argazkian ikusten duzuen bezala harri txuriak eta ura, ur termalak, bero beroak 60 gradutara ere hel zitezkeen putzu batzuk.
Hurrengo egunean paisaia guztiz aldatu zen. Capadozian geunden eta Bardeen oso antzekoa den zonaldea da. Erliebeak oso modelatu arraroak ditu eta garai batean jende asko bizi zen harrian egindako etxebizitzetan. Pentsa batzutan erasotzaileez babesteko herri osoa sartzeko moduko lurrazpiko herriak egin zituztela ere. Horietako batean egon ginen eta benetan ikaragarria zen.
Eta azkenik Estambul. 14 milio inguruko populazioa daukan hiri erakargarri bezain kutsatua. Bi kontinente ezberdinetan banatua dagoen munduko hiri bakarra. Han ibili ginen ferriak hartuta alde batetik bestera, Asiatik Europara... Halako batean honako txokoa topatu genuen. Kalean te bat hartuta eguzkia hiriak dituen hainbat eta hainbat minareten atzetik izkutatzen zen bitartean hiriaren edertasunari begira egoteko parada eskeintzen ziguna . Ahaztezina.

0 Comments:
Post a Comment
<< Home